Marijaiaren etorreraren bezperan, mugimendu feministak Aste Nagusiari begira duen jarrera eta aldarrikapenak plazaratu ditu Bilbon. Jaiak gozatzeko eta ospatzeko prest agertu dira, baina, aldi berean, kezka eta ardura ere nabarmendu dituzte, eraso matxista, LGTBIQ+fobiko eta arrazisten aurrean. Mugimendu feministaren arabera, emakumeek eta disidentziek jaietako espazio guztietan parte hartzen dute, antolatzaile, […]
Mugimendu feminista
Euskal Herriko hainbat eragile sozial eta norbanakok, Herri Akordioaren baitan, zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borrokan urrats berri bat iragarri dute: maiatzaren 10ean Jardunaldi Nazionalak egingo dituzte Bilbon, zaintza ereduaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertzeko. “Denon Bizitzak Erdigunean” dinamikaren barruan kokatzen den hitzordu hau zaintza sistema eraldatzeko prozesuan […]
Larunbatean Aste Nagusiaren hasieran, manifestazioa egin zuen Bilboko mugimendu feministak, Beldurrak gurekin jai! lelopean. Manifestazioak txosnen gunea zeharkatu zuenean, hainbat eraso eta irain pairatu behar izan zituztela salatu dute feministek. Atzo agerraldi jendetsua egin zuten Arriaga plazan, jasandako erasoak salatu eta aurre egingo dutela ozen aldarrikatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_mugimenduFeminista.mp3 Deskargatu hemen.
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean, Bilboko mugimendu feministak mobilizatzera deitu du aldarri garbi baten alde: emakume guztientzako indarkeriarik gabeko bizitzen alde egitea. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201118_Azaroak25.mp3 Deskargatu hemen.
