Gaurkoan, gizartean gero eta presenteago dagoen gai bati helduko diogu: eskola-jazarpena. Eta horretarako, Eskola-Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, haurrei zuzenduriko proiektu berezi bat ezagutuko dugu: “Kontaidazu Iratxo: Superheroia bullyingaren aurka”. 7 minutuko kapitulu honek, haur txikienei zuzenduta, ausardia, enpatia eta laguntasuna jartzen ditu erdigunean, eta modu hurbil eta ulergarrian erakusten du nola egin aurre bidegabekeriei. Proiektu hau Baleuko eta Gookapi ekoiztetxeen elkarlanetik jaio da, eta Sua Enparantza dantzari eta aktorearen parte-hartzea du. Datuak kezkagarriak dira: Espainian, 5 haur eta nerabetatik 1ek eskola-jazarpena jasaten du. Horregatik, ezinbestekoa da txikitatik gaiaz hitz egiteko espazioak sortzea, eta horixe da gaur aurkezten dugun lanaren helburu nagusietako bat. Gaur gurekin izango ditugu proiektu honen inguruko xehetasunak kontatuko dizkiguten bi gonbidatu, Enara eta Leire.
Deskarbatu hemen.

