SOLASALDIA: Muskiz, Garoña, hauteskundeak…

Gai horiek izan ditu mintzagai Iñaki Barcenak. Muskizen, atzo egin behar izan zuten Coke plantari buruzko herri-galdeketa baina Jaurlaritzako Barne Sailak bertan behera utzi zuen: edonola ere, Coke plantaren aurkako Koordinakundeak martxoan egingo dela adierazi berri du. Bestetik, Garoñako zentral nuklear zaharra izan du aztergai, duela gutxi beste hamar urteko luzapena eskatu baitu Nuclenor enpresak: gogoratu espainiar estatuko azken hauteskundeetan PSOEk Europako zentralik zaharrena itxiko zuenaren promesa egin zuela. Bukatzeko, EAEko hauteskundeak komentatu ditu Iñakik: aukerak, emaitzak, abstentzioa eta egun argi ez dagoela lehendakari nor izango den.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: AEBetako aurrekontuak

al. Mar 2 , 2009
Pasa den astean Barack Obama presidentearen gobernuak aurtengo aurrekontuak aurkeztu zituen, oraindik Legebiltzarraren eta Senatuaren onespena behar dutenak. Iazkoekin alderatuz, asko igo da diru kopurua eta gastuak berbideratu nahi ditu Obamak, Luis Guridik esan digunez. Horrek defizita handia sortuko du eta ez da erraza izango nahikoa diru ateratzea. Bestetik, BBVAk […]

Honekin lotuak