Iragan larunbatean, maiatzaren 30ean, Amets Arzallus idazleak, berak eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuaren Deartháir Beag irlanderazko bertsioa aurkeztu zuen Kafe Antzokian. Liburuaren inguruan eta itzulpenaren inguruan mintzatu ginen, baita kolonialismoaz, migrazio krisiaz eta hipokrisiaz, Irlandaz eta beste hainbat kontuz ere. Hendaiar idazleak azaldu zigun itzulpena zergatik bultzatu duen eta zergatik duen hain estimatua irlanderazko edizio hau. Horrez gain, Bilboko Conradh na Gaeilge (Craobh Bilbo) eta Zenbat Gara elkarteen eskutik irlandera ikasten aritu diren ikasleak eta haiei ahozko azterketa egitera Irlandatik etorritako Liam Ó Flannagain ere ezagutu ditugu, irlandarren elkartea eta gaeliko eskolak bultzatu dituen David Hendersonen eskutik. Aurkezpena zuzenean eman genuen Bilbo Hiria irratian, Belfast-eko Raidio Fáilte-rekin elkarlanean.
Deskargatu hemen.
