“Miñan” liburuaren irlanderazko itzulpenaren aurkezpena Amets Arzallusekin

Iragan larunbatean, maiatzaren 30ean, Amets Arzallus idazleak, berak eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuaren Deartháir Beag irlanderazko bertsioa aurkeztu zuen Kafe Antzokian. Liburuaren inguruan eta itzulpenaren inguruan mintzatu ginen, baita kolonialismoaz, migrazio krisiaz eta hipokrisiaz, Irlandaz eta beste hainbat kontuz ere. Hendaiar idazleak azaldu zigun itzulpena zergatik bultzatu duen eta zergatik duen hain estimatua irlanderazko edizio hau. Horrez gain, Bilboko Conradh na Gaeilge (Craobh Bilbo) eta Zenbat Gara elkarteen eskutik irlandera ikasten aritu diren ikasleak eta haiei ahozko azterketa egitera Irlandatik etorritako Liam Ó Flannagain ere ezagutu ditugu, irlandarren elkartea eta gaeliko eskolak bultzatu dituen David Hendersonen eskutik. Aurkezpena zuzenean eman genuen Bilbo Hiria irratian, Belfast-eko Raidio Fáilte-rekin elkarlanean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Yurre Ugarterekin "Harakinen alaba" eleberriaz mintzatu gara

ar. Eka 2 , 2026
Gaurkoan Yurre Ugarte izango dugu gurekin. Urte luzez ikus-entzunezkoen munduan gidoilari eta sortzaile lanetan aritu ondoren, lehen nobela argitaratu du: Harakinen alaba, elkar argitaletxearekin. Liburuak Alex Garmendia izeneko emakume baten aldaketa prozesua kontatzen du: harremanak, lana eta etxea birpentsatzen hasi den gidoilari batena. Pandemiaren osteko dolua, identitatearen bilaketa, irudimenaren pisua […]

Honekin lotuak