Iragan larunbatean, maiatzaren 30ean, Amets Arzallus idazleak, berak eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuaren Deartháir Beag irlanderazko bertsioa aurkeztu zuen Kafe Antzokian. Liburuaren inguruan eta itzulpenaren inguruan mintzatu ginen, baita kolonialismoaz, migrazio krisiaz eta hipokrisiaz, Irlandaz eta beste hainbat kontuz ere. Hendaiar idazleak azaldu zigun itzulpena zergatik bultzatu duen eta zergatik […]

Irlandara begira jarriko gara, baina turismo postaletik harago doan bidaia baten bidez. Musika, pubak, memoria herrikoia eta Shane MacGowanen unibertsoa izango dira ardatz, Tipperary eskualdeko herrixketan barrena egingo den esperientzia berezia aurkeztuko digute Iraide eta Ramonek. The Pogues taldearen aztarnak jarraituz, Irlandako kultura bizia ezagutzeko aukera eskainiko du “Shane MacGowan […]

Irlandera edo Irlandako gaelikoa ikasteko aukera izango dugu, datorren igandetik aurrera, Bilbon. Ipar Irlandatik aspaldi Euskal Herrira etorritako David izango da irakaslea eta berak azaldu digu zein den ikastaro honen planteamendua. Daviden asmoa eskola arinak ematea da, hastapen mailakoak, eta mintzamenean zentratuta. Igandeetan emango ditu eskolak, erabat doan, eta hilean […]

Kirol Eskirol saioan Irlanda bisitatu dugu eta Futbol Gaelikoa ezagutu. Dónal 0’Brian Bilboko Futbol Gaeliko taldearen entrenatzailea elkarrizketatu dugu eta bere aginduetara daude jokalariak etorri zaizkigu kontu-kantari: Maiara Marth eta Mikel Estebanez. Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), Vitor Beaskoetxearen kronika, Maite Sarasolaren bertsoak eta Euskal Herria Kirolak elkartearen […]

Aogán Ó hIarlaithe irlandarra irlaren hego-mendebaldeko Cnoc na Graí herrian sortu eta Galwayko unibertsitatean irlandera modernoa ikasi zuen. Irlandera edo gaelikoa ama hizkuntza eta interesgune nagusi izan du beti. Aintzinako irlanderan doktoregoa lortu zuen Aoganek iaz, eta gaur egun Europar Batasunarentzat lan egiten du, itzultzaile moduan. Pandemia dela eta, orain […]

The Black Crowes taldea 1990ean sortu zen. Euren eskutik ekarri dugu gaurko urrezko kantua, Hard to Handle. Kantu hau taldearen lehendabiziko grabazioan zegoen eta George Drakoulias-ek ekoitzi zuen. Stephen Stills eta Chris Hillman-ek 1971n Manassas zazpikotea sortu zuten, rock’n’roll, latin, blues, bluegrass eta abarreko eremuetatik hartu zituzten elikagaiak. Bi disko […]

Irlandara joan gara oraingoan, hango doinu ezagun baten bertsioak biltzera. Whiskey in the Jar kantu tradizionala irlandar folk abesti herrikoi eta ospetsu bat da, Cork eta Kerry konderrien arteko mendien artean kokatutako kontakizuna azaltzen digu, emazteak traizioa egin dion bide lapur batena. Munduan zehar zabalduenetako irlandar abestia da hau, eta […]