Gaupasa antzezlana laguntasuna, jaiak eta hamabost urteko kuadrillaren istorioa

Jaiak ezin dira ulertu hiru osagai nagusi gabe: lagunak, jaia eta, nola ez, gaupasa! Zer izango litzateke Bilboko aste nagusiaz bizitza osoko kuadrillarekin elkartu, jaietako tirabirak bizi eta egunsentiraino luzatzen den gau horietako bat partekatu gabe?

Horixe bera da BBK Salak aurten prestatu digun opari nagusia. David Caiñak idatzi eta zuzendutako Gaupasa komediak Txorimalo kuadrillaren hamabost urteko ibilbidea jartzen du eszenatoki gainean: amodioak, desamodioak, eztabaida absurdoak eta azkenean familia bihurtzen diren lagun-talde horien nostalgia zein xarma. Abuztuaren 23tik 30era bitartean, umorez eta une hunkigarriz betetako ikuskizuna eskainiko digute Kale Nagusiko antzokian.

Gaur gurekin ditugu antzezlaneko bi protagonistak: Iñaki Maruri eta Aiora Sedano

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mitxel Santamarina aktoreak "Marika de Gernika" antzezlana aurkeztu digu

ar. Abu 25 , 2026
Aste Nagusiko saio berezia Mitxel Santamarina aktorerekin abiatuko dugu. Aktorea, abeslaria eta, oraingoan, Marika de Gernika antzezlanaren protagonista. Gernikatik eszenatokira ekarri ditu bere bizipenak, umorea eta musika uztartuz. Euskalduna jauregian eskainiko du bakarrizketa. Gainera, gaur bertan Aretazan Disko Festa ere egingo du, beraz, gaurkoan antzerkia, musika eta jai giroa izango […]

Honekin lotuak