Berri Txarrak taldeak 25 urteko ibilbidea itxi, eta 2019an “etenaldi mugagabea” egingo du. ‘Ikusi Arte Tour 2019’ birarekin esango du agur taldeak, gaur Lekunberrin Ikusi arte tourraren eta agurraren inguruko xehetasunak eskaini dituzte. Agurra iragarri zutenetik bi hilabetera hitz egin dute. Lehenengo sarrera eta agur kontzertuekin sortutako katramila “poza eta esker ona “ sortzeaz gain “ardura” ere sortu die. Erabakiaren inguruan “lehen pertsonan” hartutako erabakia izan da, beti ere, taldekideekin hitz eginda. “Hau ez da bat-batean hartutako erabaki bat izan. Mugarri batzuk izan dira urte osoan”. Kantu baten aipamena eginez “Bizi ala iraun” Berri txarrak ez dira irauteko jaio baizik bizitzeko. Sortzaile giza aurrera egiteko ezinbestekoa sentitu du orain bere bizitzako taldea izan dena etenaldia egitea. Iragarritako kontzertuez gain gehiago lotuko dituzte, 40 kontzertu inguru lotzeko lanetan ari dira.
Deskargatu hemen.