Antzerkiaz gozatzeko beste proposamen bat izan dugu gaurko saioan, mugimenduan doan antzerkia “Antzoki Ibiltaria” deiturikoa. Autobus turistikoan Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Gurutze Beitiak Bilbotik tour berezia eskainiko diote bidaiariei. San Mamesetik abiatuta mugimenduan hiriko pasadizo eta bitxikeriaz  betetako emanaldia eskainiko diote. Hilaren 22tik (astelehena) 27ra (larunbata), hiru emanalditan egunero, […]

Chichinabo Cabaret, Pabiloi 6ko laborategian sortutako musikala, Euskalduna jauregian ikusteko aukera izango da Aste Nagusian zehar eta ondoren.  Felipe Lozak idatzi eta zuzendu du. Cabaret Chihuahuaren sortzaileak oraingoan, Sestaoko gazte baten istorioa taularatuko du. Antzezlanean parte hartzen duten  Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri izan dira guren. 10 aktoreak Cabaret Chihuahuan […]

Urtarrilaren 2an eta 3an Marikixkur eta hiru hartzak antzezlana eskainiko dute Bilboko BBK aretoan. Ylenia Baglieto eta Iñaki Maruri aktoreekin izan gara, baita Galder Perez zuzendariarekin ere. Marikixkur neskato bihurria eta alaia da; eta urre koloreko ile kizkurra du. Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. […]

Denboraldi batez musika alde batera utzita eduki ondoren, EtxE indarberrituta dator bere estudioko bosgarren lanarekin. Bizi izeneko disko honetan ere Iban Gurrutxaga gitarra-jolea du bidelagun. Hasierako ilusioa berreskuratuta eta gogoz gainezka itzuli da agertokietara. Bilbon aurkeztuko ditu kantuak eta aitzakia izan da irratian bisita egiteko. Bizi deituriko diskoaren gaineko kontuak […]