ZIENTZIALARI #142: Petrologian eta geokimikan erabiltzen diren teknikak material arkeologikoen azterketan (Ainhoa Alonso)

Petrologian eta geokimikan erabiltzen diren teknikak material arkeologikoen azterketan eta karakterizazioan aplikatzeak (erromatar edo erdi aroko zeramiken kasuan, esate baterako), funtsezko informazioa ematen du lehengaien jatorriari, fabrikazio-teknologiei edo haien merkataritzari buruz. Azterketa horiek historialariekin eta arkeologoekin garatutako diziplinaz gaindiko ikerketen oinarri dira. Lankidetza horri esker, giza migrazioei, merkataritza-dinamikei edo paleo-ingurumeneko testuinguruei buruzko azterlanak osa daitezke, besteak beste.

Ainhoa Alonso Olazabal azpeitiarra Geologian doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Geologiako irakaslea EHUko Gipuzkoako Campuseko Kimika Fakultatean. Bere ikerketa kultura material arkeologikoaren azterketari lotuta dago; bertan, ezagutza eta teknika petrologikoak eta geokimikoak lagin natural zein antropogenikoetara aplikatzen dira. Ikerketa lanaz gain, dibulgazioa egiten du eta Kimika Fakultateko Berdintasun Batzordean ere parte hartzen du.

Kultura Zientifikoko Katedrak urtero antolatzen dituen Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat geologia jardunaldietan, aurtengo martxoan, Ainhoa Alonsok hitzaldi-tailerra eman zuen, “Buztina, eskuak eta garraioa: iraganaren azterketa geologikoa” goiburupean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaltegiek euskararen berpizkundean duten rola aldarrikatu eta herritarrei euskalduntzeko deia egin diete

az. Ira 9 , 2026
Atzo Kafe Antzokian egindako agerraldian, helduen euskalduntze-alfabetatze sektoreko ordezkaritza zabal batek ikasturte berriko matrikulazio-kanpainaren atarian sektorearen estrategikotasuna nabarmendu eta herritarrei euskara eskura dezaten dei egin zieten. Kontseiluaren eskutik egindako agerraldian hitz egin zuten Aize Otaño AEK-ko Nazio Kontseiluko kideak eta Laida Begiristain Maizpideko ordezkariak. Halaber, sektoreko elkarteetako ordezkariak ere izan […]

Honekin lotuak