Azken hamarkadetan gero eta informazio zehatzagoa jasotzen ari gara itsaspeko mundu oraindik ezezazgun samar horretaz. Aurrerapenen artean, esan dezagun, kasurako, azken aspaldion iturri ugari aurkitu direla itsaspean, eta haien aurkikuntzak ageri-agerian utzi duela lurpeko gas eta fluidoen artean eta ozeanoetako uraren artean badirela eraginak eta trukaketak. Izan ere, itsaspe eskerga […]
geologia
Oraingo hau ez da lehen aldia Zientzialari saioan geologiaz dihardugula, baina guk egin ditzakegun ahalegin guztiak ez dira, noski, nahikoa izango garrantzi handiko zientzia hau ezagutzera emateko. Planeta bakarra dugu lurtarrok bizitzeko, eta behar bezala zainduko badugu, gauza gehiago jakin behar dugu gutako gehienok Lurraren osaeraz eta egituraz. Horixe da, […]
Amaia Ordiales geologoak gidaturik, gaurkoan alegiazko ibilbide eder bat egingo dugu Bilboko kaleetan barrena, gure hiriaren lurrazalean eta lur barruan dauden altxor ezkutuak ezagutzeko asmoz. Geologia jardunaldiaren barnean, urtean-urtean denetariko ibilbide eta ekitaldiak antolatzen dituzte geologoek, beren zientziaren emaitzak gizarteratze aldera. (Argazkia: MineralesDB). https://bilbohiria.com/docs2/2018/zientzialari/180208_z74_bilboko_ibilbide_geologikoa_amaia_ordiales.mp3 Deskargatu hemen.
Antropozeno hitza aski berria dugu zientzia arloan eta giza jarduerek Lurraren berezko dinamikari modu nabarmenean eragin dioten denbora tartea izendatzeko erabiltzen da. Dena den, hain berria izaki, eztabaidarik ez da falta kontzeptu honen inguruan. Unitate geokronologiko formal modura onartua izateko, bere hasiera finkatzeaz gain, markatzaile estratigrafiko egokiak zehaztu beharra dago […]