Argi astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Artikuluak hidrogenoaren inguruko itxaropen handien eta benetako aukeren arteko arrakala aztertzen ditu Xabier Letonak. Hidrogeno zuria lur azpian naturalki sortzen dena da. Munduan hura aurkitzeko lasterketa dago, eta Mantle 8 enpresak Aralar, Lokiz eta Urbasa inguruan miaketak egiteko baimena lortu du. Oraingoz, azaleko ikerketak dira, ez erauzketak; hala ere, etorkizuneko ustiapenak kezka sortu du herritarren artean.«Gosaria Buenos Airesen» artikuluan, Uxue Alberdik Camilo Ballena poeta witxiarekin izandako gosaria kontatzen du, hizkuntzaren, itzulpenaren eta mundua ulertzeko modu desberdinen inguruan hausnartzeko. Bukatzeko Vanessa Almeidari eginiko elkarrizketa ekarri du, kirolariak autista dela heldutan jakiteak bere bizitza ulertzen nola lagundu dion kontatzen du. Diagnostikoa 42 urterekin jasotzean, lehenago ez antzemateagatik amorrua sentitu zuen, baina baita lasaitasuna ere: ordura arteko zailtasunek azalpena hartu zuten.
Deskargatu hemen.
