Ekainak 28 Koordinadorako kideekin solasean

Ekainak 28 Koordinadorak Bilboko talde LGTBk osatzen duten plataforma da, haien artean Intifada Marika edo Hiruki Larroxa. Udan berebiziko protagonismoa hartu zuen koordinadorak ‘Harro ez da pride, ez gaude salgai’ kanpaina abiarazi zuenean Harrorekin batera. Ekainak 28 eguneko manifestaldietan, Udalak antolatutako ekintzekin ez zuten bat egin, haien burua antikapitalista eta antipatriarkala bezala definitzen baitute.

Bilboko LGTB mugimenduari buruz eta horrek pairatu behar dituen mehatxuen inguruan hitz egiteko gurekin egon dira Txefo eta Borja, Ekainak 28 Koordinadorako kideak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: BERTSOZIENTZIA eta Otxandioko ELKARTASUN JAIALDIA

og. Aza 28 , 2019
Beste POTTO bat airean… Asteon Delorean auto partikular-bitxian igo gara eta hilabete hasiera izan dugu helmuga. Azaroaren aurreneko bi astetan izan ziren bi jaialditan sartu dugu mikrofonoa: Batetik, BERTSOZIENTZIA jaialdiaren baitan, azaroaren 7an, Bilbon izan zen JAKINDURIEK MUNDUE ERREKO DAU saioa (Igor Elortza eta Uxue Alberdi kantuan); eta, bestetik, azaroaren […]

Honekin lotuak