Auzoko eskola publikoetako kalitatean inbertitzea eskatu dute Alde Zaharreko eta Atxuriko gurasoek

Bilboko Alde Zaharreko eta Atxuriko ikastetxe publikoek dituzten gabeziek eta beharrek batuta, auzoko guraso elkarte, eragile eta elkarteek bat egin dute kalitatezko etorkizuna aldarrikatzeko. Desberdintasun sozialak daudela adierazi dute, eta beraz, Hezkuntza Sailak eta Bilboko Udalak, erantzukizuna beren gain hartu beharko dutela.

Atxuri eta Alde Zaharra azken urteotan demografikoki eta sozioekonomikoki eraldatuz joan diren auzoak dira, eta nahiz eta azkenengo urteetan 2-4 urteetako haurren populazioaren pisua jaitsi, Mujika eta Atxuri eskola publikoak ez dira gai dagoen eskariari erantzuteko. Zehazki, ikasturte honetan, 28 haur ezin izan dira Atxuriko eskolan matrikulatu, eta gutxi batzuk Mujikan lekua zuten arren, gehienak itunpeko eskoletara joan dira. Bestalde, Mujika Eskolak, adibidez, espazio zabal eta kaleko gune ireki baten gabezia du batez ere, eta hortaz, Alde Zaharreko familia askok Atxuriko eskola lehenetsi dute haien matrikula eskaeretan; nahiz eta honek ez izan ume guztientzako plazarik. Egoera honen aurrean, auzoko gurasoek hainbat puntu betetzeko eskaria egin dute. Maiatzaren 13an batuko dira 17:00etan Solokoetxeko eskailerak kolorez margozteko, eta beti ere, kalitatezko eskola publikoaren alde egiteko.

 

Deskargatua hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Fant-ek “Odol tinta-banpiroari omenaldia” erakusketarekin eman dio hasiera zinemaldiari

az. Mai 5 , 2021
Bilboko zinemaldi fantastikoak, drakula omentzen duen erakusketa aurkeztu du gaur jaialdiari hasiera emateko. “Odol tinta-banpiroari omenaldia” du izena erakusketak, eta bertan fantasiazko generoaren funsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egongo dira. Zabalguneko eraikinean egongo da ikusgai maiatzaren 13ra arte; goizeko 8etatik iluntzeko 8etara.  Zinemaldiaren 27.edizio hau maiatzaren 7tik 16ra arte izango da; […]

Honekin lotuak