Iruñako SOK taldeko kideek 13 mantracks berain lehen lana aurkeztuko digute. Lasunen kabaretean Aukeran dantza taldeko zuzendari Edu Munduamendiaraza izango da. Bideak ikuskizun berria prestatzen ari dira eta uztailaren 13an estreinatuko dute Donostian. Betiko atalak ere entzungo ditugu: Jon Trolloperen azken atala, lehiaketa, gomendioak… Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis060626.mp3
Eguna: 2006-06-26
Alemanian jokatzen ari den futbol mundialaren inguruko zenbait aipamen egin dizkigu “Medius”-ek gaurkoan eta horrekin batera txirrindularitzari buruzko jarduna ere izan da: “dopin”-aren afera eta Frantziako tourrerako aste bete falta dela. Esku pilota ere aipagai egon da gaurko “kirolaldia” emanaldian. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia060626.mp3
Iragan asteburuan Xakela gazte asanbladak Zarauzko Putzuzulo gaztetxean eginiko Software asteburu librea jardunaldiak izan ditugu hizpide gaurkoan. Kronika txiki bat egin dugu han ikusi-entzun-esandakoen inguruan (argazkiak). Bertatik emititzen duen Arraio irratia ere aipatu dugu, Interneten birsortutako irrati librea, 80ko urteetan jatorria zuena, eta berriro ere uhinetara egin du salto sarean […]
