Gaurko Solasaldian, Iñaki Barcenak Arabako Urbinatik egin du, AHT gelditu elkarlanak deituta elkarretaratzea egiten ari baita AHTren lanen hasiera dela kausa. Ekologista Martxan taldeko kide horren ustez, ezinbestekoa da AHTren inguruko eztabaida ahalik eta zabalen egitea, herritarrok horri buruzko erabakia hartu baino lehen. Solasaldi hau deskargatu bahi baduzu, egin KLIK. […]

Don Carlos, Kingston mendebaldean jaiotako abeslari Jamiakarra da gaurko saioko protagonista. Black Uhuru taldeko partaide izan zen hasiera batean, baina nahiago izan zuen bere bidea bakarlanean segitzea. Don Carlos-en hainbat abesti entzun ahal izango ditugu,emakumeak maitemintzeko erabiltzen dituen doinu goxoak eta baita reggae onena zuzenean, 2004. urtean San Franciscon emandako […]

Joan den Domekan Igorren jokatu Bizkaiko txapelketaren 4. kanporaketari erreparatu diogu gaurkoan eta komentario gutxi egin dugunez, saioa ia bere osotasunean, hasi eta amaitu, entzuteko eskaini dugu. Asteburuko agenda ere kontuan izan dugu! Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061103.mp3