PIPERPOLIS: Bide ertzean, Patxi Gallego, Gotzon Barandiaran

Bide ertzean    Imanol Ubedarekin batera Bide Ertzeaneko disko berriko kantuak ezagutuko ditugu. Bide Ertzean taldeak Non Dira izeneko disko berria kaleratu du. Bere ibilbideko seigarrena eta Gerra Zibilaren inguruko istorioak bildu dira bertan. Memoria historikoa berreskuratzeko lana egin dute Ubedatarrek, euren etxean 36ko gerra zela eta, aita eta aitonak bizitakoak oinarri hartuta kanta berriak egiteko.
Xabinaitor heroiaren bigarren komiki liburu aurkeztuko du Patxi Gallegok “Pololoak II, poxpiliñaren bahiketa”. Umorea, pikardia, ziria eta erritmo bizia dakar bigarren liburu honek.
Literatura eskola Larrabetzutik Euskal Herri osora zabaldu da aurten, 2002an hasitako proiektua handitzen joan da eta ikas urte honetan bederatzi eskola edo hitzaldi eskainiko dituzte. Gotzon Barandiaranek literatura eskolako partaidea izango da gurean.
John trolloperen atal berria, gomendioak….Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON: Don Carlos

ar. Aza 7 , 2006
Don Carlos, Kingston mendebaldean jaiotako abeslari Jamiakarra da gaurko saioko protagonista. Black Uhuru taldeko partaide izan zen hasiera batean, baina nahiago izan zuen bere bidea bakarlanean segitzea. Don Carlos-en hainbat abesti entzun ahal izango ditugu,emakumeak maitemintzeko erabiltzen dituen doinu goxoak eta baita reggae onena zuzenean, 2004. urtean San Franciscon emandako […]

Honekin lotuak