Gaurko saioan musika melomanoentzat. Musikaren zirrikituetan galtzea maite duenarentzat egoki diren soinuak ekarri ditugu, musikak bere denbora eskatzen duela sinesten dutenentzat. Tangoen errebisioak, psikodelia berria, geruza zenbaezinez sortzen diren melodiak. On egin. Saioa deskargatu HEMEN!. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080220.mp3
Eguna: 2008-02-20
Saioa deskargatzeko HEMEN. 2003ko Otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Bost urte igaro dira, ez dugu ahanztu, baina saiatu gara gehiago gogoratzen. Andoainen izan gara Pipirekin, Bartzelonan Jonekin, Bilbon Gotzonekin. Sarean ibili gara eta ozen esan dugu Egunkaria libre! Irratia.com egiten dugunok Egunkariaren aldeko irrati emankizuna egin gura izan dugu. […]
