Kultura baten ahozko tradizioak, kultura horren historiaz eta pentsamoldeaz hitz egiten digu zuzenean, eta onomatopeiek, kultura horren soinu ikuskeraz. Ideia hau oinarri hartuta, eta hari horretatik tiraka-tiraka, ordu erdi pasatxoko jarduna izango dugu hemen, “Euskal kantutegi onomatopeikoa” izendatu dugun saio berezi honetan. Hots, euskarak soinuak nola izendatu dituen eta hauek […]
Hilabetea: iraila 2008
Udako atsedenaldia bukatuta, pasa den hilaren 22an hasi ginen berriro emititzen, FM 96.0 eta www.bilbohiria.comen. Momentuz goizean bi orduko magazinea dugu indarrean eta arratsaldean, ohiko batzuk hasi dira jada. Datorren astetik aurrera normaltasunean murgilduta ibiltzea espero dugu
Ohi denez, Soinugela irratsaioak bi zatitan egin du Pedro Elias Igartuak, bakoitzari ordu betea emanez. Hasteko zenbait nobedade aurkeztu dizkigu Pedrok: Xose Manuel Budiñoren “Ome” (gizona) disko berria, Ry Cooderren “I, Flathead” izenekoa, 5 kontinenteetako goimailako perkusiolari handi batzuen”Masters of Percusion” , Big Blue Ball (orain 10 urte Womad musikaldian […]
Garai aproposa da udako amaiera urakanak eta zikloiak munduko bazter horretan agertzeko. Azkenak, momentuz, Gustav eta Ike izan dira, ehunka pertsona hil dituztenak Haitin, Jamaikan, Dominikar Errepublikan, Kuban eta AEBetan. Elena Bengoetxea Euskadi-Kuba elkartearen kideak kontatu digunez, AEBetan bi urakan horiek 77 lagun hil dituzte ofizialki, eta Kuban 7 (ez […]
