Akatz taldearen ibilbidea laburbiltzea ez da lan erraza, datuek diotenez 1992an hasi baitzuten abentura. Urte hartan sortu zen Akatz, Bakion, eta ordutik ska, reggae eta rocksteady doinuak Euskal Herriko nahiz nazioarteko agertokietara eraman dituzte.Ia 35 urteko ibilbidearen ostean, indartsu jarraitzen dute: disko berriak kaleratzen eta publiko berriak erakartzen. Azken lana, […]

Ogi tailerra izan dute  ALGARAren karpapean, Zaparrada haur konpartsaren eskutik. Ekhi eta Ibai okin, eta Maddi begirale moduan ibili da. Bederatzi bikote mahai bakoitzeko, 72 haur ibili dira gaurkoan ogia egiten. Ogia nola egin duten azaldu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260825_ogitailerra.mp3 Deskargatu hemen.

Sin kuartel konpartsako Jorge etorri zaigu irratira. Lo gutxi egin badu ere umorea ez du galdu. Hori da jaien espiritua. Konpartsa antimilitarista dugu, urtean zehar hainbat aldarrikapen dituzte eta jaietan ere, baina beste aldarte batekin , Umorea nagusi, esaterako kresta tailerra antolatu dute. Bestetik Sin kuarteleko klasikoa aipatu ditugu, purpurina, […]

Pa-Yako Hiart eta Nakor etorri zaizkigu eta, hasteko, txupin egunaren bezperan txarangarekin kalejira egitearen tradizioaz mintzatu gara. Otxarkoagako konpartsa dugu, Atzekaldean kokatuta. 30. aldia da Aste Nagusian txosna paratzen dutela. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260825_paya.mp3 Deskargatu hemen.

Bertso eguna da gaur ALGARA txosnan, eta Bertsolari Gazteen VII. sariketa. Adei Urbitarte, Kattalin Arabolaza, Jon Abasolo eta Iradi Barrenetxea. Ekhi Zuluaga arituko da gai-jartzaile. Erlantz Ibargurengoitiaren eskutik hurbildu zaizkigugazte bertsolariak, eguna abiatu aurretik guren izan ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260825_bertsolariGazteakona.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Aste Nagusiak badauka aurten euskarazko hitzordu berezi bat: Z.U.K.U.A.. Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria aktoreek sortu eta antzeztutako ikuskizunak umorea, ironia eta absurdoa baliatzen ditu eguneroko kontraesanei, presio sozialei eta norberaren identitateari begiratzeko. Bi bakarrizketatan banatuta, Cruickshankek emakume, ama eta feminista izatearen inguruko bizipenak jorratzen ditu; Ugaitzek , berriz, […]

Aste Nagusiko saio berezia Mitxel Santamarina aktorerekin abiatuko dugu. Aktorea, abeslaria eta, oraingoan, Marika de Gernika antzezlanaren protagonista. Gernikatik eszenatokira ekarri ditu bere bizipenak, umorea eta musika uztartuz. Euskalduna jauregian eskainiko du bakarrizketa. Gainera, gaur bertan Aretazan Disko Festa ere egingo du, beraz, gaurkoan antzerkia, musika eta jai giroa izango […]

Euskara ikasleen eguna da gaur Algara konpartsan eta, besteak beste, paella lehiaketa egingo dute. Prestaketetan buru-belarri dabiltzan Begoña eta Christian hurreratu zaizkigu, prestatuko dutenaren azalpenak emateko. Christian euskara ikasten ari da baina sukaldaritza ikasita ekarri du. Bere laguntzailea, Begoña, jubilatuta dago eta aspaldi galdutako euskara berreskuratzen ari da euskaltegian. Luzila […]