Kontrakulturaren eta autogestioaren eremuan ezinbesteko erreferentea izan da DDT Banaketak azken hamarkadetan. 1989an sortu zenetik, diskoak, liburuak eta bestelako material kritikoa argitaratu eta zabaltzeaz gain, kontzertuak, aurkezpenak eta topagune politikoak sustatu ditu, merkatuaren logiketatik kanpo jarduten duten proiektu ugariri bide emanez. Belaunaldiz belaunaldi transmititu den ekimen kolektibo honek hasierako balioei […]
Urtea: 2026
Udaberrian sartu gara, bedatsa edo primadera, Mikel Laboaren ahotsa entzun bitartean, udaberriari egindako aipamen batzuk gogoratu ditugu, loreak, maitasuna, kukua. Udaberriari lotutako irudiak dira, bizitza ernatzen den sasoia baita. Larrosaren koloreetatik abiatu gara Joseba Sarrionandiaren Sorterriko koplak entzunez, baina beste euskal autore batzuk aipatu ditugu halaber: Xabier Lete, Xalbador, Kirmen Uribe, […]
CCOO sindikatuak prentsaurrekoa egin du gaur goizean, azken egunotan Argia-k argitaratutako ikerketaren harira eta azken asteetako erabakiei buruzko balorazioa egiteko. Agerraldian, sindikatuaren hizkuntza politikaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Alfonso Ríos izan da hizketan lehena, Santi Martínez alboan zuela, eta CCOO Euskadiko zuzendaritzaren babesa atzean. Bestalde, jakinarazi dute 22 prozesu judizial […]
Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Martxoko aldizkarian korrika izan dute hizpide. Azabalean Maddi Ane Txoperena bertsolari eta idazlea ikusi dezakegu. Xilaba irabazi berri du eta gainera liburu berria argitaratu du Txalaparta argitaletxearekin, “Zaldi bat”. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260316_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan, tradizioak eta musikak bat egiten duten proposamen berezi bati helduko diogu. Arratiako Koruak 75 urte bete ditu aurten, eta urteurren borobil hori ospatzeko, disko berri bat aurkeztu du: Agate Deuna eta aldaerak. Hamarkadetan zehar, belaunaldiz belaunaldi transmititu den ohitura baten lekuko izan da korua. Hasieran gizonezkoek soilik osatua, gero […]
Gonbidatuekin itzuli gara, eta potente hasi dugu itzulera hau, Nagore Tamayorekin. Dantzarekin lotuta, horri eta musikari buruz hitz egiten egon gara (bizi-baldintzak, prozesuak, etab.). Zerrenda polita ekarri digu, gorputza lasaitzeko aproposa izan daitekeena. Laster ikuskizun berria aurkeztuko duela azaldu digu, beraz adi egon kontatu digunari, dataren bat bota digu eta. […]
Izaki Gardenak Gasteizen sortutako taldea sei urteko etenaren ondoren itzuli da Orube diskoarekin; folk-rock ilun eta melankoliakoan sakontzen dute, soinu apalago eta intimistetan, berriro hasiera baten sentsazioa eta bizitzaren zauriak kantuen erdigunean jarriz. Ezpalak rock alternatibo eta noise kutsuko laukote gipuzkoarra da; “Itzala” eta “Tristura” bezalako kantuetan gitarra distortsionatu garratzak, […]
Atal honetan, Adimen Artifizialak eremu militarrean duen dilema etikoa aztertzen hasiko gara, Pentagonoaren eta Anthropic bezalako enpresen arteko kontratuen haustura nabarmenduz. Europar Batasunak WhatsAppeko chatboten elkarreragingarritasunari buruz dituen azken berrikuntzak errepasatuko ditugu. Pedro Sanchezen mugikorrak 2021ean jasan zuen eraso konplexua komentatu dugu, zero klik eta antena faltsuen bidez burututa. Epic […]
Martxoak 17 greba orokorra deitu dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek modu bateratuan , ehunetik gora elkarte eta erakunderen babesa jaso dute. Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (LGS) hemen erabakitzeko eskumena izatea da eskari nagusia. Gaur egun, LGSa 1.184 eurokoa da, hamalau ordainsaritan banatuta. Hala ere, Hego Euskal Herriko […]
Martxoaren 17ko Greba Orokorrera begira jarri gara Lanaren Ekonomian, eguneko lau hiriburuetako deialdiak agenda sindikala zabaldu eta gero, Endika Alabort CNT sindikatuko eta Lanaren Ekonomia lantaldeko kidearekin berba egin dugu, biharko deialdi propio eta aldarrikapen zehatzen inguruan. Roser Espelt ELA sindikatuko Azterketa Bulegoko eta Lanaren Ekonomia lantaldeko kidean txanda izan […]
