Alex Txikon alpinistaren eskutik Everesteko gailurrera daramatza irakurleak Unai Ormaetxeak. Atzo aurkeztu zuten Sua argitaletxeak ekoiztutako Mundu bat motxilan liburua, zeinak Txikonen espedizioaren nondik norakoak erakusten dituen, negu gorrian, -60ºko tenperaturan, eta oxigeno barik. Aurretik, munduko gailurrera igotzeko bi saiakera egin ostean, hirugarrengo hartan baldintza eskasenetan Everesteko tontorra ukitzera iritsi […]
