Alex Txikon alpinistaren eskutik Everesteko gailurrera daramatza irakurleak Unai Ormaetxeak. Atzo aurkeztu zuten Sua argitaletxeak ekoiztutako Mundu bat motxilan liburua, zeinak Txikonen espedizioaren nondik norakoak erakusten dituen, negu gorrian, -60ºko tenperaturan, eta oxigeno barik. Aurretik, munduko gailurrera igotzeko bi saiakera egin ostean, hirugarrengo hartan baldintza eskasenetan Everesteko tontorra ukitzera iritsi zeneko hamaika gogoeta eta pasadizo biltzen ditu. Espedizio baten kronika hutsetik haratago joan da Ormaetxea, oinarri kanpamendutik gailurreko kanpamenduraino, Txikonek ibilbidean aurkitzen zituen baloreak eta motibazioak islatuz. Oinarria zein egitura kirol mundukoak izanda ere, bestelako ikuspegiez zipriztindurik dago liburua, eta ibilbidean zehar bizitako sentipenen muinean sartzen du irakurlea. Horri menditazio izena eman dio Unai Ormaetxeak, liburuan aurki daitezkeen hitz-jokoetariko bat alajaina.
Deskargatu hemen.