Iraupen laburreko bi disko eta luzeko bat plazaratu ostean Amorantek, Iban Urizarrek, lan berria argitaratu du: Harri Herri Har. Gaueko 20.30etan kutxa beltzean aurkeztuko du lana eta gurekin hitz egiteko tartetxo bat ere izan du Iban Urizarrek. Disko berria, bere ibilbidea eta aurkezpen kontzertuak izan ditugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231011_amorante_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.

Bat edo hiru izenburuaz lan berria dakar Amorantek. Zazpi kantuz osatutako diskoa. Condor kantuak zabaltzen du diskoa, Gernikako bonbardaketa gogoan lehen kantu honetan. Aurreko urteko abenduan grabatu zituen kantuan, Aitor Etxebarria bidelagun zuela. Iluntasuna eta heriotza dario diskoari. Kantuei erreparatuta hitzak dute garrantzia eta hori adierazi duzu hitzetatik abiatzen da […]

Irailean argitaratuko du bere lehenengo lan luzea. Gaurkoa Rafa Ruedak disko berri horretako aurrerapen kantua ekarri digu. Atzo argitaratu zuen kantua eta bideoklipa, “Ama hil zaigu”. Artzeren poemarekin kantua egin dui, nahiz eta askorentzat letra ezaguna izan Mikel Laboak musikatu zuen 1974ean, oraingoan bertsio baino be-interpretazioa da. Diskoa Aitor Etxebarriaren […]

‘Astelehen Buruzuria’ kontzertu akustikoen zikloak Amorante, MICE, Petti Zuriñe eta Fran –Hesian,Mikel Urdangarin, Nizuri Tazuneri gonbidatuko ditu urrian eta azaroan. Astelehenean abituko dira kontzertuak Bilbon Euskaltzaindiaren aretoan Amoranterekin. Bigarren urtean gainera zikloa Donostian ere emango da, asteartetan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzak sei kontzertu akustiko hartuko ditu udazkenean, euskal musika sustatzeko helburuarekin. […]

Badira urte batzuk Iban Urizar musikariak bakarkako ibilbideari ekin ziola, Amorante izenpean, besteak beste, Cafe teatro, Bizarra eta Andrakan taldeetan aritu ostean. Izar & Star zikloan, musikari batek beste baten lana hartzen du oinarri, haren kantuen bertsioak egiteko. Atzo Amorantek Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteren doinuak ekarri zizkigun. Kontzertu aurretik […]