Aurten mende laurdena beteko du Bidasoaldeko euskarazko irrati libreak; Antxeta irratiak: 25 urte dira Antxeta Irratiak uhinetan eta kalean, komunitatea josten, euskarari ahotsa ematen eta eskualdeko errealitatea kontatzen daramatzanetik. 2001ean sortu zenetik gaurdaino, tokiko komunikazioaren eta kulturaren erreferente bihurtu da. Urtemuga berezi hau ospatzeko, Antxeta Irratiak ekitaldi artistiko berezia antolatu […]

“Arduraz komunika dezagun” dokumentalak Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen du. Irunen aurkeztuko da gaur, urtarrilak 14, Oiasso Erromatar museoan 19:00etan. Sarrera librea izango da edukiera osoa bete arte, eta bertaratzeko aukera ez dutenek, dokumentala online ikusteko aukera izango dute. Honi buruz hitz egiteko, Antxeta Irratiko […]

Antxeta Irratiak (Hendaia, Hondarribia, Irun…) 15 urte betetzen ditu aurten, eta horretarako oso egitarau mardula prestatu dute datozen hilabeteetarako. Pasa den ostiralean hasi ziren Hendaian, bertso-pintxo-potearekin eta ekainera bitarte hainbat jarduera izango ditu: Topaketa gastronomikoak, hitzaldia, aurkezpen jaialdia… Aitziber Zapirain koordinatzaileak hori eta gehiago kontatu digu. gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160126hizpideaaitziberzapirain.mp3 Deskargatu hemen