Argia astekariak dakartzan gaiak errepasatu ditugu Lander Arbelaitz Kazetariarekin. Itsasoko garraiora begira jarri gara. Zenbaki berrian Koreako Hajin itsas garraio enpresak bizi duen porrotaren inguruko erreportajea landu dute. Kiebra jota hainbat ontzi itsasoan geratu dira. Bestetik Kalamu elkarteen inguruko erreportajea ere egin dute. Urretxuko ACEE-AU elkartean izan dira euren lekukotza […]

Usurbil eta Oñatiren ostean, Ondarroaren txanda heldu da. 2014an berpiztu genuen Argia Eguna, eta hirugarren edizioa Lea-Artibaira eramango dute, Puntadaz Puntada Txikitik Eragiten goiburuarekin. Bihar egun osoan, hainbat ekimen  izango dira  Ondarroako Itsasaurre plaza. Denerako tartea izango da: jolasa, hausnarketa, musika,solasaldia… Aurreko urteetan bezala, eskualdeko eragileekin elkarlanean osatu dugu egitaraua. […]