Bakaikuko barnetegiak 32 urte bete ditu, horren aitzakian hainbat ekintza antolatu ditu Gabriel Aresti euskaltegiak. Tartean urtero legez bertan udan euskara ikasten ari direnentzat kultur ekarpena izaten dira. Abuztuan herriko kirolaria izan da June Kintana. June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarrari elkarrizketa egin diogu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/220818_Junekintana_kirol_eskirol_bakaiku.mp3 Deskargatu hemen.
Bakaikuko Barnetegia
Gaurkoan Bakaikuko barnetegian ikasten daudenekin berba egiteko tartea hartu dugu. Saio berezian euren ikasketa prozesua irratian konpartitu dute. Gainera askok lanbidean eta kezkak eta erronkak kontatu dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210902_bakaikutikIKASLEAK.mp3 Deskargatu hemenhttps://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210902_bakaikutikIKASLEAK.mp3 .
Bakaikuko Etxea Zenbat Gara kultura elkarteak sortu zuen 1990ean, hau da duela 30 urte ireki zituen ateak. Bertan Gabriel Aresti euskaltegiak barnetegiak egiten ditu, astebetez edo bi astez eta egunean 24 orduz euskaraz bizi delako ikaslea ingurune eta giro euskaldun batean. Barnetegiak euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen die ikasleei, baina, era […]
Udan euskara ikasteko modu polita izan daiteke Barnetegian egonaldia egitea. Irailean ere bada aukera, bertatik bertara ezagutzeko asmoz Bakaikuko barnetegira jo dugu.Bertan klase tartean Erlantz Ibargurengoitia Gabriel Aresti euskaltegiko irakasleak ekarri dizkigu barnetegiko kontuak eta telefonoaren beste aldean hilabete osoa barnetegian egongo den Jon Malax Etxebarria izan dugu. Euskara ikasteko […]
Uda gauza askotarako balia daiteke atseden hartzeko, parranda egiteko, eta baita ikastaroren bat egiteko ere. Uda sasoi ona izaten da euskara ikasteko edo hobetzeko, eta horretarako aukera ederra izaten da Barnetegia. Oporrak euskararekin uztartzeko aukera ematen digu Barnetegiak. Beste giro batean gure hizkuntzarekin bizitzeko. Hizkuntza barnetik kanpora. Gabriel aresti euskaltegiak […]
Uda honetan ere Bakaikuko barnetegian hainbat lagun euskara ikasten dabiltza. Gaurkoan Bakaikutik Bilbora egin dute txangoa, Aste Nagusiaz gozatzera. Euskal Herriko txoko guztietatik etorri dira: Iruñea, Enkarterriak, Burgos… Baita Bordeletik ere. Euskara ikastearen esperientziaz aritu gara eta hitza izan da nagusi, mintza praktikan aritu baitira irratian, baina baita kantuan ere. […]