Oraindik ez da amaitu Kukutzako desalojo bortitza eta eraispena jasan zuten lagunen epaitegietako ibilbidea. Otsailean izan zen azken epaiketa eta horren ondoren ebatzitako absoluzioa errekurritu du fiskaltzak. Irailean 19 lagun epaituko dituzte Kukutzaren eraispenaren egunean atxilotu zituztenak hain zuzen. Kukutzarekin elkartasun taldeko Hibai Castrok Kukutzaren egun haiek, errepresioa, epaiketak eta […]
Bilboko Udala
Bilbao 700 Fundazioaren kontseiluaren bilera asteartean egingo dute, eta horretan zenbait aldaketa proposatzen dira, Gero, Aitziber Ibaibarriagak BBK Liverako sarrerak adibide hartuta, udaletxean zinegotziek dituzten pribilegioak ekarri ditu gogora. Horrez gain, Espainiako militarren presentzia Pagasarrin, eta Enplegu lana 2015 aipatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150709solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den asteartean Bilboko udalbatzaren osoko bilkura izan zen eta, bertan, hainbat gai mahigainean. Besteak beste, Aitziber baibarriagak EH Bilduk aurkeztu dituen Merkataritza txikia babesteko proposamenak aipatu ditu, gehiegizko ostalaritza negozio berrien eta frankizien ugaritzearen aurrean. Bukatzeko, alkatearen eta zinegotzien soldatak aipatu eta udaltzaingoak Egirleta inguruan cruising (sexu librea) praktikatzen […]
Bilboko udalak hainbat enpresa eta erakundetan duen ordezkaritza EAJkoa baino ez da, horixe kontatu digu gaurkoan Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko zinegotziak. Horrez gain, igandeko Gure Esku Dago-k antolatutakoak, edo Iñigo Cabacas auziaren azkenak komentatu ditu Ibaibarriagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Hauteskundeen ondoren, Bilboko EH Bilduk EAJrekin batzarrak egin ditu azken egunotan baina, Aitziber Ibaibarriagak komentatu digunez, bilera horretatik ez da gauza handirik atera. Bestalde, koalizio horrek San Frantzisko auzoan egingo duen bilera, Betean auditoria, eta Auzotarrok-ek egindako eskaera komentatu ditu Ibaibarriagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Pepe Mugica Euskal Herrira egiten ari den bidaiarekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga udal gaiak aipatzen, atzo Donostian EH Bilduko hautagai batzuekin bildu baitzen Mujika. Horrez gain, Bilboko berriak izan ditugu: Plaza Biribilaren egoera, Gatzaren matxinadaren oroimena, eta kanpainaren amaiera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Iskanbilatsua izan da afera, baina azkenean gauzak onbidean jarri direla ematen du, Aiztiber Ibaibarriaga zinegotziak azaldu digunez. Zinegotzi bakoitzari Barça-Athletic Espainiako errege kopako finalerako bina sarrera eman dizkiote eta Bilduko zinegotziek uko egin diote pribilegio horri, sarrerok Athletic-ek bere zaleen arteko zozketan sar ditzala eskatuta. Aurretik zezenketak eta opera ikusteko […]
