Bilboko Udalak Aste Nagusi berdinzale, seguru eta erasorik gabekoaren aldeko prebentzio eta sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du. Jai hauetako eraso sexisten aurkako kanpainak “EZ BETI DA EZ” leloa berreskuratzen du eta, 2019an hasitako ildo estrategikoan, adostasunaren garrantzia gehitzen da, erasorik dagoen ala ez zehazten duen muga, “BAKARRIK BAI DA BAI” leloarekin. […]
Bilboko Udala
Bilboko Udalak eta Ecovidrio eta Ecoembes entitateek, aurten ere, “BIRZIKLATU!” kanpaina egingo dute, Bilboko gazteak ohartarazteko etxean eta eguneroko bizitzan hiri-hondakinak birziklatzearen garrantziaz. Aurreko aldietan zer arrakasta izan zuen ikusirik –iaz, parte hartu zuten ikastetxeek 10etik 8,92 kalifikazioa eman zioten–, hiru entitateek ostera ere bildu dituzte indarrak ekimena abian jartzeko, […]
Parte-hartzearen bidez auzotarren beharrizanak lehenetsi nahi ditu Udalak, zenbait baliabideren bitartez beren iritzia jasota. Talde eragile bat eratu da, honako kolektibo hauekin: NEVIPEN, Galtzagorri, Pikara Magazine eta Berdintasun Sailaren ordezkariak. Ekarpenak egingo dituzte, eta ekintzak kontrastatzeko lana ere bai. Ahalduntze-eskola emakumeen elkargunea eta prestakuntza-tokia izango da. Ikasteko aukera eskaintzeaz gain, […]
Bilboko Udalak Auzokide Planaren barruan kokatzen duen 4. barrutiko bidearen birmoldaketa plana aurkeztu du. Espaloiak handitzea, atsedenlekuak sortzea, kirola egiteko makinak dituzten plazak eta begiratoki bat eraikitzea aurrikusten du egitasmoak. Santutxu auzoko Bilboko Cocherito kalean egingo dituztenak Bilboko Udalak, hiriko auzoak hobetu nahi dituen Auzokide Planaren barruan, 4. barrutiko bidea […]
Datorren ostegunean, urtarrilak 13, hasiko da Bilboko Zirkuituaren edizio berria Errekaldeko Udal Zentroan, Alex Quirogaren “El Actor” obrarekin. Ekimen aitzindaria eta bakarra da eta aukera ematen du sortzaile eta antzerki- eta dantza-talde berriek beren lanak publikoari hurbiltzeko. Zehazki, programa honek Bizkaiko 10 konpainiaren 17 emanaldi hurbilduko ditu doan auzo ezberdinetara […]
Zorrotzako muturrurean Bilboko lehenengo pump track-a ezarriko da, Asier Abaunza zinegotziak iragarri duenez. Zirkuitu itxi asfaltatu bat da, hainbat oztopo, bihurgune, jauzi eta sakangunez osatua, bizikletekin, patineteekin eta abarrekin egin daitekeena. Instalazioa hiriko bizilagunek eskatzen dutenetako bat da zinegotziaren arabera, asmo handiagoko proiektu baten barnean kokatzen dena. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210622_PUMTRAK.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Udalak Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko du maiatzaren 21ean, eta sentsibilizazioko udal kanpaina berri bat abiatuko du.Gainera, “INTERKULTURATE” izeneko antzezlana programatu da, UNESCO Etxearen eta Euri Artean-en eskutik, egun bererako (maiatzak 21, ostirala), Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon. Udalak, era berean, Intercultural Cities kontseiluaren kanpainan parte hartuko du: “Sentitu dibertsitatea – […]
Lan baldintza duinen alde, 21 egun gehiago luzatu dute greba UTE Bilboko Argiak komiteko langileek. Bilboko Udalari baldintza prekarioen aurrean beste aldera begiratzea leporatu diote. Udalak argindarra kudeatzeko azpikontratatutako enpresako langileek, hiriko Udalari ere laguntza eta inplikazioa eskatzen diote, nahiz eta ez izan udaletxeko langile zuzenak. Greban eskatzen dituzten puntuetan, […]
Bilboko Udalak Garabia eta Pabellón 6 aretoak berritzeko lanak eta inguruko urbanizazioa egingo ditu, bi antzerki gune berri sortzeko, era berean, proiekzio handiagoa emateko. Garabia eta Pabellón 6 bi nabe paralelok osatutako industria-pabiloi zahar batean daude. Urteek aurrera egin ahala, hainbat egokitzapen, aldaketa eta konponketa izan ditu instalazio horrek eta, […]
Abando erdian kokatuta dagoen Cervantes eskola publikoko guraso eta inguruko auzokoak trafikoa moztu dute ordubetez, haurren segurtasuna eskatzeko. Joan den barikuan gertatu da hori. Pandemia dela eta, eskolara sartu eta irtetzeko protokolo berria ezarri zen irailean, eta horri jarraituz, gazteek denbora behar dute protokolo hori betetzeko. Hori dela eta, trafikoa […]
