Euskal Herriko Bilgune Feministak 20 urte betetzen ditu aurten, topagunea egingo du Oñatin, ekainaren 11n eta 12an, 20 urtez paradisuak erretzen… eztandak dardara gaitzala da aurtengo leloa. Ekaina aurretik aurkezpenak eta ekintza ezberdinak prestatu dituzte Euskal herrian barrena, Bilbon Ostiralean izango da hitzordua. Deustuko Herriko tabernan. Hegoa Ugalderekin berba egin […]
Bilgune Feminista
Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8an egingo den emakumeen greba izan dugu hizpide. Iraia Biteri eta Susana Gardeazal lankideak Amaia Zufia Bilgune feministako kidearekin berba egin dute, Euskal Herriko mugimendu feministak lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan banatu du greba, emakumeei lanuzteak egiteko eta mobilizazio nagusietan parte hartzeko dei eginez. […]
Askotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi eta milaka ahots izan ditzakeela atzean eta ezkutuak geratzen den indarkeriaren inguruko hausnarketa egin du Euskal Herriko Bilgune feministak, azaroaren 25aren harira; haurren aurkako indarkeria patriarkala. “Ikusi makusi, zer ikusi” lelopean isilpean gordetako egoera plazara atera dute. Haurren kontrako bortizkeria patriarkalak baditu […]
Uda bete betean gaude. Jaiak han eta hemen. Hiriburu, herri zein auzoetan. Askotan entzun izan dugu jaiak gizartearen isla direla. Gizartean gertatzen denaren isla da jaietan gertatzen dena. Jaiak errituak dira eta egunerokotasunetik aldendu egiten gaituztenak, baina ikusi baino besterik ez dugu egin behar jaietako portaera eta gertakari batzuk agerian […]
Bilgune Feminista eta Emagin elkarteek, elkar hartuta, gida praktiko bat eman dute ezagutzera neska eta mutilen izenei buruz. Gida horretan gogor kritikatzen da Euskal Herrian neskak eta mutilak izenaren aldetik bereizteko aspaldidanik dagoen joera. Garai batean, eliza katolikoak ezarri zuen bereizkuntza hori, mutilei santuen izenak emanez eta neskei, berriz, birjinenak. […]