Greba feminista motorrak berotzen #emakumeokPlanto

Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8an egingo den emakumeen greba izan dugu hizpide. Iraia Biteri eta Susana Gardeazal lankideak Amaia Zufia Bilgune feministako kidearekin berba egin dute,  Euskal Herriko mugimendu feministak lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan banatu du greba, emakumeei lanuzteak egiteko eta mobilizazio nagusietan parte hartzeko dei eginez. Ez kontsumitzeko deia ere egin dute, batik bat, saltoki handietan, “horiek baitira lan esplotazioaren eta baliabideen ustiaketa basatiaren ikur esanguratsuenetakoak”.  Nazioarteko greba izango da eta herriz herri sortuko diren ekintzekin osatuko da.

Deskargatu hemen.

Argazkia: Ecuador etxea

Bilbon zer egin?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

‘Bihotz handiegia’ Eider Rodriguezen liburuz Bira kulturguneko Hamburgo Platzen

og. Mar 1 , 2018
Eider Rodriguez “Bihotz handiegia” liburuaz aritu da Bira kulturgunean Goizalde Landabaso solaskide zuela, hotzari aurre egin eta literaturaz, idazteaz eta sorkuntzaz jardun zuten. Sei ipuin batu ditu liburuan, mugako istoriak ekarri ditu paperera; seirak Euskal Herrian kokatuta daude, Hendaia eta Donostia arteko espazioan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180301_Eider_Rodiguez.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak