Uda bete betean gaude. Jaiak han eta hemen. Hiriburu, herri zein auzoetan. Askotan entzun izan dugu jaiak gizartearen isla direla. Gizartean gertatzen denaren isla da jaietan gertatzen dena. Jaiak errituak dira eta egunerokotasunetik aldendu egiten gaituztenak, baina ikusi baino besterik ez dugu egin behar jaietako portaera eta gertakari batzuk agerian usteko jaiak ez ditugula berdin bizitzen emakume zein gizon.Guzti hori izan dugu hizpide Idoia Arraiza Bilgune Feministako kiderekin; hau ez da gure bakea, jaiak eta plazak gureak dira deituriko kanpaina jarri du abian Euskal herriko bilgune feministak.
Deskargatu hemen.