HIZPIDEA: “Izena eta izana ezbaian. Gida praktikoa”

Bilgune Feminista eta Emagin elkarteek, elkar hartuta, gida praktiko bat eman dute ezagutzera neska eta mutilen izenei buruz. Gida horretan gogor kritikatzen da Euskal Herrian neskak eta mutilak izenaren aldetik bereizteko aspaldidanik dagoen joera. Garai batean, eliza katolikoak ezarri zuen bereizkuntza hori, mutilei santuen izenak emanez eta neskei, berriz, birjinenak. Sabino Aranak bere Euzkel Ixendegian amaierako -e markatu zituen nesken izenak, muilenetatik ondo bereizteko (Jon / Jone), eta berrikitan, Espainiako legeak horretaraturik, Euskaltzaindiak artikuluaz markatu zenbait neska izen. Esaterako, Haritz mutilentzat eta Haritza neskentzat. Honen aurrean, kolektibo feministek protesta nabaria egiten dute praktika honek berez dakarren planteamendu matxistagatik eta proposamen alternatiboak egiten dituzte, izenek sexismorik adieraz ez dezaten.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Barack Obama agur esaten hasi da

ar. Mai 3 , 2016
Lehengo batean AEBetako Alderdi Demokratak eginiko bilkura batez baliatu zen Barck Obama estatubatuar presidentea agur esaten hasteko, bi agintaldi beterik, hurrengo hauteskundeetan hautagai izango ez denez gero. Estatubatuarrek ohi duten iruditeria eta hots handia erabilita, Obamak bere agurraren hasiera eszenifikatu zuen alderdikideen aurrean eta, bide batez, mundu zabaleko hedabideen aurrean. […]

Honekin lotuak