Urte berriarekin batera, guk irratia bizipozten jarraitu nahi dugu. Asteon Ndank-Ndank elkartea ezagutu dugu eta Eli Dominguezekin aritu gara solasean. Senegaldar eta euskaldunez osatutako elkartea da, 2011. urtean Bergaran sortua, eta bi komunitateen elkarrekintza eta kulturartekotasuna dituzte helburu. Elkartearen baitan dauden proiektuak, pertsonak eta bitxikieriak kontatu dizkigu Elik. https://bilbohiria.com/docs2/2025/bizipoza/250110_eli_ndank_ndank.mp3 Deskargatu […]

Irratia bizipozten jarraitu dugu eta asteon Juneren Hegoak elkartearen txanda izan da. Bearekin aritu gara solasean, elkarteko boluntarioa da eta kontatu digu ia-ia hasieratik dagoela elkartean boluntariotza lana egiten. Juneren Hegoak elkartean gaixo dauden haur eta familiekin egiten dute lan: laguntza, akonpainamendua eta babesa. Elkartearen beste lan-ildo fuertea sentsibilizazioa da: […]