BIZIPOZTU IRRATIAN: Nuala elkartearekin solasean

Irratia bizipoztu dugu berriro ere asteon eta Nuala elkartea ezagutzeko aukera izan dugu. Miriam elkarteko kidea da eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Aniztasun funtzionala edo gaitasunen aniztasuna duten pertsonen familiak eta lagunak direla azaldu digu Miriamek. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat dira eta haien helburua aniztasun funtzionala edo gaitasunen aniztasuna duten pertsonen ikuspena eta ongizatea bermatzea da. Miriamek hasiera nolakoa izan zen ere kontatu digu.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Abiatu da Aroztegiko auzipetuen aurkeko epaiketa

al. Mai 19 , 2025
2021eko apirilean Lekarozen, Baztanen, makinen aurrean jarri, bideak itxi eta, behin-behinean, Aroztegiko proiektuaren lanak geldiarazi zituen mobilizazio herritar batek. Ondorioz, “talde kriminal antolatu bat” izatea eta “derrigortze eta bortxa” delituak egitea leporatzen diete zazpi baztandarri. Oiher Urrutia Aroztegiko Elkartasun Komiteko kidearekin hitz egin digu eta argi adierazi du ez direla […]

Honekin lotuak