Gaur ere Bilbo Hiriaren irrati-uhinak astindu ditugu errima eta bertsoekin. 2021eko urtarrilaren hondarretan, urtarrilaren 31n, 7Katu Gaztetxearen 14. urteurren-ospakizunen baitako bertso-saioa ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean. Taula gainean 4kotea izan genuen: gai-jartzaile, Eztizen Artola; kantuan, Maite Sarasola , Oihana Bartra eta Uxue Alberdi. Hori nahikoa ez eta zenbait kantu errimatu ekarri […]