EGUNKARIA gizarte zibilaren arrakasta liburuaren aurkezpena izan da Kafe antzokian.  Bi indarren inguruan aritu gara, botera eta boterekeriaren indarraz, sasi legeaz. Alde batetik boterekeria hori indar fisikora iritsi zena, torturaraino baina horren gainetik beste indar bat aipatu behar da, herri oso baten indarra, herrigintzak izan zuen indarra, euskalgintzak, gaur eguneraino […]

Urteak daramate Ekhilur https://ekhilur.eus/eu/proiektuarekin lanean, tokiko moneta sortzeko bidean pausoak emateko bidea jarraitzen dute. Bilbon tokiko moneta ezartzeko proba pilotua egingo dute. Tokiko ekonomia sustatzea eta diruaren gaineko kontrola berreskuratzea dira sistemaren oinarriak. Elhilurreko pilotua Bilboko udalaren laguntzarekin agin dute. Bilbo Zaharra, Alde Zaharra, San Frantzisko eta Atxurin proiektu pilotua […]

Inguruko ekonomia dinamizatzeko eta indartzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da Ekhilur. Eta bertako erabiltzaileei diru elektronikoko kontu bat irekitzen  diete Ekhilur sareko saltokietan mugikorrarekin egiten dituzten erosketak ordaintzeko. Proiektu honen nondik-norakoak hobeto azaltzeko Alex, Ekhilurreko kidea izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210111_alex%20ekilur.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Ekhilur proiektua ezagutu dugu. Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba da, kontsumitzaileek, tokiko negozioek, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek osatua. Ekhilurren helburu nagusia bertoko ekonomia dinamizatzea eta indartzea da, tokiko merkataritza-sareak eratuz gure auzo eta herrietan merkataritza-gune irekiak sortuz. Ekhilurrek gure diruaren kontrola berreskuratzeko ahalegina egin nahi du. Alex […]