EGUNKARIA gizarte zibilaren arrakasta liburuaren aurkezpena izan da Kafe antzokian. Bi indarren inguruan aritu gara, botera eta boterekeriaren indarraz, sasi legeaz. Alde batetik boterekeria hori indar fisikora iritsi zena, torturaraino baina horren gainetik beste indar bat aipatu behar da, herri oso baten indarra, herrigintzak izan zuen indarra, euskalgintzak, gaur eguneraino iristen dena. Hitzaurre batek eta zortzi kapituluk osatzen dute Joan Mari Torrealdaik zendu aurretik idatzi eta Joanmari Larrartek osatutako Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta liburua. Eta, horietako bakoitzean, hamaika dokumentu, aipamen, bizipen eta xehetasun biltzen dira. Juan Mari Larrartek ekarri dizkigu. Gizarte zibilak badu indar gauzak aurrera ateratzeko eta ideia hori azpimarratu nahi dugu, gaurko saioa honetan horregatik beste bi proiektu ere ekarri nahi izan dugu. Herri ekimenak duen indarra azpimarratzeko ideia horretatik bi proiektu ezagutu digu Ekhilur eta Labore.
Deskargatu hemen.