Inguruko ekonomia dinamizatzeko eta indartzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da Ekhilur. Eta bertako erabiltzaileei diru elektronikoko kontu bat irekitzen diete Ekhilur sareko saltokietan mugikorrarekin egiten dituzten erosketak ordaintzeko. Proiektu honen nondik-norakoak hobeto azaltzeko Alex, Ekhilurreko kidea izan da gurean.
Bi telesail ekarri dizkigu Iskanda Hamawyk, lehenengoa “Gangs of London” Egungo Londresen kokatu dute mafia giroko telesail labur hau. Klanen arteko itunak, azpijokoak, familia norgehiagokak… eta krimen antolatuak erakunde publikoak kontrolatzeko duen modua. Estilo honetako kontakizunen osagai guztiak bildu dituzte bederatzi ataletan, eta urteko telesailik ikusgarrienetako bat bilakatu da, nazioarteko […]