Azukrerik gabeko postreek zelan egin?
Zer prestatu dezakegu ospakizunetarako, ekologiko, barazkijale edo begano egin nahi izatekotan?
Tailer bana antolatu dutte Sustraiak Catering-ekoek, Hika Ateneon, abenduaren 1 eta 15erako.
Garbi etorri zaigu azalpenak ematen, berri politak oparitzen dituenaren argitasunaz. Hazte aldian direla, berbizte bat, esan dezakegu, 2014an irratian izan genituenetik, gora-behera ugari, eta aurten, itxialdi betean zehar, euren proiektua zabaldu eta tinkotu egin da. Errotik-ekoekin bat eginda, 6 andrak osatutako kooperatiba orain.
Eta crowdfunding betean, zabaldu berri duten egoitza (Mazustegi, 2, Santutxu, Bilbo; denda izateaz gain, obradore-sukaldea, bulego, topagune, 200 m2 bizi-bizi), berau prestatzeko gastuen zuloa betetzeko.
Hasierako ildotik (agroekologia; sukaldaritza barazkijalea eta beganoa; elikadura burujabetza; andrazkoak erdigunean), eta asmo berriekin. Migratutako andrak gurean etxe egiten lagunduko dute, enplegua eta ahalduntzea bide, administrazioekiko lankidetzan.
Etxera eramateko jaki, bertan astiro sukaldatuak, sasoikoak: bertako andrazko ekoizle txikien produktua; ikastaroak aldika, eta sortuko diren ekimenak.
Usaindu daiteke-eta, bizitza bera sukaldatuko dela bertan. Zabalik bizigune berria jada,, han, Laborekoen ondoan, zeinek uko kuku bat egiteari?
Kantak:
Elektrizitatea (Zea Mays)
Hazia (Ningra)
Erreferentziak:
www.sustraiakcatering.com
https://www.goteo.org/project/sustraiak-catering (CrowdFunding kanpaina)
Deskargatu hemen.