Hezkuntza arloan eta ikastolen mugimenduan ibili izan da urte askotan Mirari. Azpeitiarra, etxetik oso atxikia beti euskarari eta abertzaletasuna amarengandik.Hezkuntza sisteman ikasle-irakasle menpekotasun harremana garatzen du gehienetan. Jende esanekoa “produzitzeko”. Eta sistema hori irauli behar dugu. Ze herri burujabe bilakatuko gara, gizakiak eurek burujabe izan ezean? Mihaly Csikszentmihalyi (Jario/Flow/Fluir) eta […]

Gehienok ondo dakigu, sobera auto daude inguruan, auzoan, etxean, aparkalekuetan (ia miloi bat auto EAEn, etxe asko eta askotan 2 edo gehiago,…),… Eta haietako gehienak denbora gehienean geldirik. Itzelezko propaganda egon da urtetan, eta ondo barneratuta dugu “premia” hori. Estatusa ere agertzen du askorentzat, nor izatea. Gastuak, aldiz, itzelak ditu […]

2

Jai hartu dau gaur Pedro Marik. Eguneroko elikaduratik apartekoak gozatu ditugu elkarrekin irratira igo aurretik, komenigarrien ez direlakoan, eta gozatu. (Merzi!) Egunerokoan, ondo elikatzeko gako batzuk baditu berak: ondo hidratatu, entzimak, alkalinitate/azidotasun oreka egokia, godinak jan %50ean gutxienez, eta ondo oxigenatu. Horrelakoei esker, bat baino gehiagori lagundu ei deutso osatuten: […]