Maiatzaren 28tik 31ra bitartean ospatuko da aurten Elhuyar Zientzia Azoka Bilboko Areatzan. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honetan, Euskal Herriko 60 ikastetxetako 640 gaztek baino gehiagok aurkeztuko dituzte ikasturtean zehar landutako 160 STEAM proiektu baino gehiago: zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika uztartzen dituzten lanak. Azokaren helburua […]