Gaur, Otsailaren 11a, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat ekitaldi egongo dira Bilbo eta Donostia inguruan; Eureka Zienzia Museoan, Arte Ederren Bilboko Museoan edota Donostiako Tabakaleran, besteak beste. Otsailaren 8an hasi eta 28ra arte haur, gazte, edota helduentzako askotariko tailer, filma, erakusketa eta bestelako hitzaldiez gozatzeko […]

Gaur ere, Bilboko kultura kronika eskaini digu Alvaro Hilario kazetariak. Hasteko Guggenheimen aste honetan zabaldu den Jeff Koons artistaren atzera begirako erakusketa aztertu du eta, ondoren, Guggenheim Fundazioaren nazioarteko buruen bilera aipatu du. 45. Liburu azoka ere izan du mintzagai, eta bukatzeko, datorren asteazkenean Kafe Antzokian izango den Radio Birdman […]

ERTIBIL erakusketa uztailaren 5era arte egongo da ikusgai Rekalde aretoan, Ismael Manterolak kontatu digunez. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen lehiaketa artistikoaren 17 artelan ikusi ahal dira, artista gazte batzuenak. Bilbotik abiatu eta, besteak beste, Getxo, Santurtzi, Ermua, Zalla eta Igorrera joango da erakusketa hori datozen hilabeteetan. Bestalde, Arte Eder […]