IBAIZABAL: ERTIBIL eta Antonio Maria Lekuonaren Erakusketa Bilbon

ERTIBIL erakusketa uztailaren 5era arte egongo da ikusgai Rekalde aretoan, Ismael Manterolak kontatu digunez. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen lehiaketa artistikoaren 17 artelan ikusi ahal dira, artista gazte batzuenak. Bilbotik abiatu eta, besteak beste, Getxo, Santurtzi, Ermua, Zalla eta Igorrera joango da erakusketa hori datozen hilabeteetan. Bestalde, Arte Eder Museoan Antonio Maria Lekuonaren 14 margo ditugu eskegita, “Euskal ohiturak” obra abiapuntutzat hartuta. Tolosar margolari kostunbristaren erakusketa hilaren 15era arte egongo da zabalik.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: “Bizi baratzea” liburua aurkeztu dute Gernikako azokan

ar. Eka 9 , 2015
Astelehen honetan Jakoba Errekondoren Bizi baratzea liburua aurkeztu dute Gernikan, ARGIAren eskutik. Errekondok berak azaldu digunez, “bertatik pentsatutako liburua delako”, euskara hutsez argitaratua eta bertoko gaien ingurukoa da lan hau. Baratzean nola ibili kontatzen digu egileak liburuan, kontuan hartuta gure herriko isurialde atlantikoak mikroklima berezia duela. Errekondok azpimarratutako ideien artean […]

Honekin lotuak