Gaur, Otsailaren 11a, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat ekitaldi egongo dira Bilbo eta Donostia inguruan; Eureka Zienzia Museoan, Arte Ederren Bilboko Museoan edota Donostiako Tabakaleran, besteak beste. Otsailaren 8an hasi eta 28ra arte haur, gazte, edota helduentzako askotariko tailer, filma, erakusketa eta bestelako hitzaldiez gozatzeko aukera egongo da aurrez aurre edota streaming bidez.
Gaur bertan, zinema eta zientzia oinarri izanik, “Contagio” filma ikusteko aukera egongo da Donostiako Tabakaleran arratsaldeko 18:00etan. Informazio gehiagorako, sartu emakumeakzientzian.eus-en.
Deskargatu hemen