Erroldarik gabe, izaterik ez. Hori da igande honetan, maiatzaren 11n, Bilboko kaleetan ozen aldarrikatuko den mezua. Herritar guztiok eskubide berberak izatea aldarrikatzen duen “Erroldaren Korrika” egingo da goizeko 11:30ean, Errekaldeberriko Plazatik abiatuta. 6 kilometroko lasterketa edo 3 kilometroko ibilaldia aukeran, musikaz, zozketaz eta sorpresez inguratuta. Erroldaren garrantsiaz jardun dugu Luisekin. […]

“Erroldarik gabe izaterik ez” lelopean hainbat eragilek elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Errolda pertsona guztienta eskatzeaz gain, erroldarik ez duen pertsonak dituen zailtasunak ere zeintzuk diren azaldu dituzte. Jokin Rebilla elkarrizketatzeko aukera izan dugu eta hark azaldu dizkigu gaur egindako elkarretaratzearen nondik norakoak.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231020_erroldarikgabe_izaterikez.mp3 Deskargatu hemen.