Eguneko izenburuak irakurri eta gaur ere bi kolaboratzaile izan ditugu Estatu Islamikoaren aurkako bonbardaketak komentatzeko: Ibai Trebiño eta Nagore Uriarte kazetariak. Ibairen ustez, azken egunotan herrialde gehiago animatu direla ematen du, “hau laburra izango ez den arren”. Nagorek, bestalde, Erresuma Batuko Cameron lehen ministroaren adierazpenak aztertu ditu. Bukatzeko, Nagorek ere […]
Estatu Islamikoa
Azken bolada honetan, maiz irakurtzen dugu Yemenen bonbardaketa edo sarraskiren bat gertatu dela. Gaurkoan, Iñaki Urreztarazuk Yemengo historia gogoratu du. Gero, gerra horren atzean nortzuk dauden eta zergatik ere azaldu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151117hizpideainakiurrestarazu.mp3 Deskargatu hemen
Atzo hasitako azterketari jarraipena emanez, gaur beste galdera batzuk egin dizkiogu Iñaki Urrestarazuri: Zein da Estatu Islamikoaren ideologia? Eta erlijioa? Zein da hedabideen jarrera auzi honetan? Eta bukatzeko, egun Mendebaldeko etsai nagusia Terrorismo islamikoa da, zergatik? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150715solasinakiurrstarazubi.mp3 Deskargatu hemen.
Zer da Estatu Islamikoa (EI, ISIS edo DAESH) bezala ezagutzen duguna? Nortzuk dira? Nola sortu zen, zergatik? Nortzuek laguntzen dioten ekonomikoki edo militarki? Zer dago horren atzean? Galdera asko dira, eta erantzunak, luzeak derrigorrez, Iñaki Urrestarazu nazioarteko gaietan adituak eman dizkigu, datu argigarri zenbaitekin batera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150714solasinakiurrestarazu.mp3 Deskargatu hemen.