Filosofia Olinpiaden finala izango da larunbatean Bilborocken. Garazi izan dugu telefonoaren beste aldean, Agora Filosofia Elkarteko kidea eta Filosofia Olinpiadako antolatzailea; eta berak eman dizkigu finalari buruzko xehetasun gehiago. Filosofia eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi dutela azpimarratu du Garazik. Gaineratu du, DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako […]

Saguganbaran goizean goiz haur filosofi tailerra izan dute. Arrate eta Bihotz gidari direla jandun dute gazteak. Pentsamendu filosofikoari hurbilketa ludiko bat egitea proposatzen da haur filosofia tailer honetan. Helduei bezala haurrei ere kuriositatea sortzen dizkieten galderak jorratuko dira. Hausnartzea, baliogarria bezain dibertigarria delako. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_saguganbara_filosofia.mp3 Deskargatu hemen.

Filosofiari erreparatu dio gaurkoan Josu Larrinagak, gizakiok naturarekiko dugun harreman antropozentrikoa kritikatzen duen Timothy Morton-en Reciclar la ecología liburuaren harira. Hondamendia geldiarazteko funtzionatzen ari ez den “Ai ama! Nola bizi ahal izango gara pikutara doan munduan?” alferrik galdetzetik, gure espezieak munduarekiko duen harremanaren paradigma ikuspegi filosofikotik aztertzera mugitzen du ikuspegia […]

19 mandamenduren inguruko hausnarketak bildu ditu Iñigo Martinez Peña filosofoak. Gaur egungo bizimodua ulertzeko ariketan, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu. Abiadura, denbora, alaitasuna, konpromisoa, dibertitu zaitez asko dira ditugun mandatuak bizitza honetan eta ia denok jauzten gara baten batean. Estudioetan izan dugu Iñigo eta gogoetarako tartea eman […]

Gaurko Xerezaderen Artxiboan poesia eta filosofia Hilobiz hilobi, egilea Joxe Azurmendi. Joxe Azurmendi filosofoa da eta arlo horretako irakaslea izan da orain gutxi arte EHUn, hainbat saiakera argitaratu ditu, esaterako Espainolak eta Euskaldunak, Demokratak eta biolentoak… Poesia liburu bat ere badu: Hitz berdeak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/Xerezade180718Filosofia_eta_poesia_hilobiz_hilobi.mp3 Deskargatu hemen.