Larunbatean, Filosofia Olinpiaden finala Bilborocken

Filosofia Olinpiaden finala izango da larunbatean Bilborocken. Garazi izan dugu telefonoaren beste aldean, Agora Filosofia Elkarteko kidea eta Filosofia Olinpiadako antolatzailea; eta berak eman dizkigu finalari buruzko xehetasun gehiago. Filosofia eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi dutela azpimarratu du Garazik. Gaineratu du, DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako olinpiadak direla eta ikasleek lau kategoria dituzte lehiatzeko. Larunbat goizean izango da finala, nahiz eta asteburu guztian zehar antolatu dituzten ekintzak.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizkaiko esku hartze sozialeko langileak protestan

az. Api 17 , 2024
Esku hartze sozialeko langileak protestan daude, eta gaur izan dute greba eguna. Goizeko 9:00etan kotxe-karabana egin dute Bilboko kaleetan eta 11:00etan manifestazioa Foru Aldunditik abiatuta. Izaskun Arotzena LAB sindikatuko arduraduna izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak eman dizkigu grebaren nondik norakoak. Arotzenaren hitzetan, pandemiatik hona egoera okertu egin da […]

Honekin lotuak