Filosofiari erreparatu dio gaurkoan Josu Larrinagak, gizakiok naturarekiko dugun harreman antropozentrikoa kritikatzen duen Timothy Morton-en Reciclar la ecología liburuaren harira. Hondamendia geldiarazteko funtzionatzen ari ez den “Ai ama! Nola bizi ahal izango gara pikutara doan munduan?” alferrik galdetzetik, gure espezieak munduarekiko duen harremanaren paradigma ikuspegi filosofikotik aztertzera mugitzen du ikuspegia egileak. Mortonen esanetan, “Natura izeneko zerbait goraipatzeak eta urrundik miresteak ingurugiroagatik egiten duena Emakumearen figuragatik patriarkatuak egiten duenaren gisakoa da, miresmen sadikoko ekintza paradoxikoa da”. Mortonek ‘ekologia iluna’ kontzeptua proposatzen du, ekologiaren ironia, zatarkeria eta izugarrikeria adierazteko.
Deskargatu hemen.

